Zaldi

♘امیرحسین♞

♘ مدیریت انجمن اسب ایران ♞
Zaldia (Equus caballus) ugaztun ungulatua da, Equus generoko 10 espezieetako bat. Zaldia domestikatu izanaren garrantzia handia izan da ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile gisa erabili izan da, nahiz eta hainbatetan haragi iturri garrantzitsua izan den.

XX. menderarte zaldia armada ezberdinetan erabili izan da eta hainbat exerzitok gaur egun ere zalditeria unitateak dituzte.

Euskal Herriko berezko zaldi txikia Pottoka da.

Domestikazioa
Zaldiaren domestikazioaren inguruko lehenengo aztarnak Asia zentraletik etorri dira eta K.a. 4000. urtetik datoz. Hala ere urteetan zehar zaldi basatiak (Equus ferus) egon izan dira zaldi domestikatuekin batera bizitzen, beste etxabere batzuekin hain maiz gertatzen ez den zerbait delarik.

Hainbat Equus ferus subespezie desagertu izan dira historian zehar, baina gaur egun Przewalski zaldia (Equus ferus przewalskii) oraindik ere bizi da Asiako erdialdean. Mongolian taki eta Kirghizistanen kirtag deitzen zaio zaldi honi eta erlatiboki ugaria da.

Erlazionatutako ekinidoak

Zaldiek hainbat gertuko ahaide dituzte, genero berekoak baina ez direnak espezie bereko kideak.

* Zaldia (Equus caballus)
* Zaldi basatia (Equus ferus)
o Tarpan (Equus ferus ferus) (desagertua)
o Przewalski zaldi (Equus ferus przewalskii)
* Astoa (Equus asinus)
* Asto basatia (Equus africanus)
* Onagroa (Equus hemionus)
* Kiang (Equus kiang)
* Lurmutur mendiko zebra (Equus zebra)
* Hartmannen mendi zebra (Equus hartmannae)
* Zebra (Equus quagga)
* Grevyren zebra (Equus grevyi)

Zaldiaren eboluzioa
Ekido guztiak Equidae familiakoak dira, orain dela 50 milioi urte sorturikoak. Bai zaldiak bai eta beste ekido guztiak Perissodactyla ordenakoak dira, hau da, hatz bakoitidun ungulatuak. Ordena hau Miozenoko ugaztun lehortarren artean talde dominantea izan zen, baina orain dela 20 milioi urte, belarraren sorrera zela eta Artiodaktilo ordenakoek eboluzio hobea izan zuten. Gaur egun aurretik aipatutako ahaideez gain, errinozeroak eta tapirrak ere badira zaldien lehengusuak.

Eohippusa (izen zientifikoa Hyracotherium) da ezagutzen den lehen zaldia. Milioika urtetan zehar eboluzioaz dibertsifikatu eta hainbat espezie aldi berean bizi izan ziren elkarrekin. Hala ere gaur egun 10 espezie baino ez daude generoan eta beraz gainbeheran dago. Ezagutzen diren hainbat zaldiren arbasoen izenak hauexek dira: Propalaeotherium, Mesohippus, Miohippus, Orohippus, Pliohippus, Anchitherium, Merychippus, Parahippus, Hipparion eta Hippidion. Gehienen tendentzia geroz eta handiagoak izatera da eta 5 hatzetik bakar batetara pasatzea. Hala ere egon dira salbuespenak ildo horretan eta azeri baten tamainako zaldiak izan dira Pleistozenorarte (~1,8 milioi urte).​
 
بالا